Hezitzaile bezala bete beharreko gizarte lanaren ildotik eta aniztasuna beraien eremura hurbildu nahian, etorkinen eskolatzearen erronka ahal bezain ikuspegi zabalenetik aztertu da lan honetan, baina praktikotasunerantz urratsak emanaz, teoria hutsean gelditu gabe, ikastoletan ematen ari den egoera honi aterabide errealak aurkitu nahian. Eskolak zeregin oinarrizkoa du etorkinen normalkuntza prozesuan: etorkinaren familiaren eta gizartearen arteko lehen lotura izango da eskola. Bere jatorrizko hizkuntza eta kulturarenganako maitasuna indartzeko gunea izan behar du eskolak, harrera egiten dion gizartearen hizkuntza eta kultura apreziatzeko eta bereganatzeko lehen elkargunea izan behar duen bezalaxe. Erronka honen aurrean eragiten duten faktoreak zein diren aztertzen dute egileek artikulu honetan, eta hainbat adituren iritziak eta beste lurraldeetan garatu diren zenbait eredu azaldu ondoren, lanerako proposamen zehatzak aurkezten dituzte, bereziki hizkuntzen trataeraren inguruan.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados