Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Akulturazio estrategiak: Espainiatik etorritako etorkinen estrategiak harrera-gizartera egokitzeko hainbat autonomi elebidunetan

Nekane Arratibel Insausti, Iñaki García Fernandez

  • Gizabanako batzuek edo gizabanako talde batek beren testuinguru kulturala beste batera joateko uzten dutenean, harrera-gizarteko kideekin ukipen egoeran jartzen da. Kulturarteko ukipen honek talde eta gizabanakoengan aldaketak sortaraziko dituen akulturazio-prozesua abiarazten du. Lau akulturazio estrategia bereizi ohi dira: banantzea, integrazioa, asimilazioa, eta dekulturazioa. Lan honetan bost erkidego autonomo elebidunetan (Katalunia, Euskal Autonomi Erkidegoa, Nafarroa, eta Valentzia) Espainiatik etorritako etorkinen seme alabek egiten dituzten akulturazio estrategiak aztertzen dira, eta hauen eragina subjektuek lortzen duten tokian tokiko hizkuntzaren ezagutzaren eta erabilpenaren mailan. Erkidego autonomo gehienetan nagusi da integrazio estrategia. Integrazio eta asimilazio estrategiak garatzen dituztenek lortzen dute tokian tokiko hizkuntzaren ezagutza mailarik altuena, azken hauek izanik tokian tokiko hizkuntza gehien erabiltzen dutenak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus