Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Eskola, hizkuntza eta inmigrazioa katalunian

Josep M. Serra i Bonet

  • Gero eta atzerriko ikasle gehiago iristen dira gure hezkuntza sistemara, eta haur horiek katalana eta gaztelania ez diren ama-hizkuntzak dituzte. Zalantzarik gabe, horrek guztiak beste erronka batzuk sortzen ditu (esate baterako, immigrazioaren fenomenoa gero eta handiagoa denez, ikasle askoren hizkuntza ez dago eskolako curriculumean); horren ondorioz, eta hezkuntza dela etorkinak gizarteratzeko faktorerik garrantzitsuenetakoa kontuan izanda, hizkuntzaren eta eskolaren arteko erlazioari buruz hausnartzearen premia azpimarratzen du egileak artikulu honetan. Eztabaidatu beharreko hainbat gai azaltzen dizkigu artikuluan zehar Josep M.Serrak. Horien artean, alde batetik, gure hezkuntza sisteman berandu sartzen diren ikasleak, eta, beste alde batetik, Katalunian jaio baina etorkinen familietakoak diren ikasleen hizkuntz trataera nolakoa izan behar duen galdetzen du. Elebitasunak ez duela haurren garapen intelektuala oztopatzen, eta garapen hori oztopatzen duten beste hainbat faktoreren azalpena ere bertan egiten digu. Besteak beste, etxeko hizkuntzaren eta kulturaren gizarte maila, ikasleek eskolako hizkuntzarekiko dituzten jarrerak eta motibazioak eta, azkenik, trataera pedagogiko mota ikasleek bigarren hizkuntza ikas dezaten.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus