GEROA, S. C., Itziar García Quintana, Ainhoa Sanz López de Heredia
1860. urtean Miranda de Ebroko San Miguel del Monte monastegian zegoen XVI. mendeko erretaula Arabako Alzedo herriko elizara eraman zen. Kokapen berriaren neurriak zirela eta, erretaularen egitura eraldatu zen, zenbait pieza moztuz eta lekuz aldatuz (beste batzuk ere galdu egin ziren). Geroa zaharberritze taldeak 2001. ean burututako lanaren alderik zailena jatorrizko egitura bilatzea izan zen. Artearen historiagileen eta zaharberriztatzaileen amankomuneko lana ezin bestekoa gertatu zen arte lan ikusgarri hau berreskuratu ahal izateko.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados