Lan-mundua zer den definituz ematen zaio hasiera artikuluari. Enpresen baitako multzoak azaldu ondoren, esparru sozio-ekonomikoa hautatu du egileak artikuluari segida emateko. Bi eratako datuetan ipini du Nick Gardnerrek arreta: erabilerari buruzkoetan batetik eta planen hedapenari buruzkoetan bestetik. Hiru dira euskararen erabilerari buruz hona ekarriko dituen adierazle orokorrak, barne eta kanpo-harremanak bereizi gabe, eta grafiko bidez azaltzen dizkigu adierzle horiek. Planen hedapenari buruzko datuei dagokionez, EAEn dauden 15 langiletik gorako enpresak 6.221 dira: horietatik %2 inguruk du erabilera-plana abian. Plangintza formalean sartutako enpresa horiezaz gain beste hainbatek euskararen aldeko neurriak hartuta dauzkate, eta horren azalpena ere ematen digu egileak. Ondoren, HPSren hizkuntza politikaren nondik norakoaren berri ematen da artikuluan, eta jorratu beharreko bederatzi lan-arloak aztertzen dira banan-banan bertan.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados