Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Sozioekonomia arloaren bilakaera Katalunian: ikerketak eta ekintza-planak

Ernest Querol Puig

  • Artikulu honetan, gobernu katalanak sozioekonomiaren arloan hizkuntza-politika nola landu duen aurkeztu digu Ernest Querolek. Horrenbestez, lege-esparrua, egindako ikerketak, neurketarako erabilitako metodoak, egungo egoera, eta egungo eta etorkizuneko planak landu ditu bertan. Egungo egoerari dagokionez, batetik, datu orokorragoak eta, bestetik, informazio sakonagoak lortu ahal izateko, bi azterketen berri ematen digu: bat azterketa kuantitatiboa izan zen; bestea, berriz, kualitatiboa. Gobernu berriaren ekintza-planak azaltzean, 2004-2005eko plana zertan izan den, eta helburu nagusiak zein izan diren adierazi digu egileak. Erronka, produktuak, ondasunak eta zerbitzuak katalanez emateko eskaintza areagotzea da. Eta, azkenik, sozioekonomia-sektore guztien inplikazioa lortu nahi du, katalanaren erabilera lehenesteko. Amaitzeko, indarrean dagoen 2005-2006 planak sozioekonomia-arloan dituen helburuak eta ekintzak ikus ditzakegu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus