Hitz-gakoak: hizkuntza komunitatea, hizkuntza garapena, hizkuntza politika, Nafarroa Garaia BAT aldizkariko zenbaki honetan Nafarroa Garaian euskararen errealitatearen argazkia osatzeko hainbat lan jaso direnez, artikulu honetan argazki panoramiko orokor eta labur antzeko bat egin digute egileek, eta gaurko egoeran nahiz etorkizunean giltzarri izan litezkeen zenbait alderdi nabarmentzen saiatu dira. Bide batez, hausnarketarako zenbait elementu ere aipatu dituzte. Nafarroan euskal komunitateak bizi duen egoera ulertzeko gako garrantzitsuak dira aipatutako elementu horiek, eta baita haren etorkizuneko erronkak irudikatzeko. Baina Nafarroa Garaiko egoera linguistiko konplexuan badira beste faktore batzuk ere kontuan hartu behar direnak: Nafarroako euskaldunen errealitate heterogeneoa (sekulako aldea dago herri erabat euskaldunetik eskualde erdaldunetara) edo herri txikiek hiriburuarekiko duten mendekotasuna, esaterako. Horien guztien inguruan hausnarketa egiteko baliagarri izan litezkeen zenbait ideia harrotu dizkigute datozen lerrootan Dabid Anautek eta Rosa Ramosek.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados