Iñaki Lasak euskalgintzaren azken urteotako jardunaren kritikatik abiatuz, denon artean bilatu behar dugun irtenbiderako gakoak eskaini nahi izan ditu artikulu honetan. Bi atal desberdin ditu artikuluak. Alde batetik, azterketa kritikoa dugu: ditugun arazoak, mugak, eragozpenak, baita egindako hutsak ere hor daudela behintzat onartu behar da, etorkizunari eraginkortasun handiagoz eusteko. Bestalde, kritikak, eraikitzailea izango bada, ezinbestean eraman behar du bere ondo-ondoan egoera gainditzea ahalbideratuko digun alternatiba. Beraz, ekarpen gisa hartzea eskatzen digu egileak lan hau, gure lanaren eraginkortasuna handitzeko aukera eskainiko digun alternatiba horren sorkuntzarako eztabaidaren lehen pauso gisa. Lehenengo atalean, egoeraren azterketa egitearekin batera, euskalgintza egoera horren aurrean non kokatzen den azaltzen digu; eta horrekin batera, euskalgintzaren ahulezia ulertzeko arrazoi batzuk ere botatzen ditu (diru baliabide eskasak, Nafar Gobernuaren etengabeko erasoak, ...). Jarraian, estrategiak behar dituen gutxieneko ezaugarriak eta helburuak zerrendatzen dizkigu egileak. Azkenik, bitarteko modura, lanean hasteko aukerak eskain ditzaketen proiektuak eta lan ildoak proposatu dizkigu, aurrez definitu dizkigun helburuak garatzeko bidean kontuan hartzekoak.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados