Castillo Suárez García, Mikel Galartza
Euskararen normalizazioan diharduten gizarte erakundeek eta erakunde publikoek garrantzizko erronka bati aurre egin behar diote, alegia, euskara sustatzeko egiten ari den lanarenganako jarrera positiboa bultzatzea ¿edo errespetuzkoa, bederen¿; eta orobat beharrezkoa da etorkin horiek guztiak hizkuntzaren normalizazio prozesuan txertatzea. Bestalde, euskararen normalizazio prozesua inoiz baino konplexuagoa da, azken urteotan herrialde askotako jendea etorri baita Euskal Herrira bertan bizilekua hartzera, eta jende horrek zeinek bere hizkuntza ekarri du. Egoera horretan, etorkinen eta harrera gizartearen hizkuntza eskubideak, eta bereziki, beren hizkuntza bi hizkuntza estatalekin partekatzen duten eremu urriko hizkuntza komunitate bateko kideen hizkuntz eskubideak, nola tankeratu eta bermatu litezkeen asmatzea izango da gure erronka nagusia. Horiek horrela, gure ustez euskararen normalizazioa helburu duen hizkuntza politikak, testuinguru askotarikoa kontuan hartuta, izan beharko lituzkeen osagaiak azaldu nahi izan dugu labur-labur lan honetan. Testuinguru askotariko horretan, jende askoren eremu kulturalak euskal eremuaren bestelakoak dira.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados