Artikulu honek jasotzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-langintzaren errealitate profesionalari buruzko ikerketa abiatzeko hastapenetan egindako miaketa bibliografikoaren eta dokumentuen azterlanaren emaitzak. Zehazki, gizarte-langintzaren lanbidea aztergaitzat izan duten ikerketak erabili ditugu. Lortutako emaitzak estatu espainiarreko gizarte-langintzari buruzko produkzio zientifikoaren gutxi gorabeherako argazkia ere badira, eta bidenabar, gizarte-langintzaren jakintza-arloan interes- eta kezka-iturri den gaira garamatzate: ikerketa zientifikora eta jakintzaren sortze-lanera.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados