Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Bilboko txabolismoa. XX. mendearen erdialdeko auzo autogestionatuak

Janire Castrillo Casado

  • 50eko hamarkadan Bizkaiko industriaren berpiztearekin bat, migraziofluxu handia eratu zen Bilborako norabiderantz eta etxebizitza-eskasiaren auzia erabat larriagotu zen. Autoritateen aurreikuspen faltaren ondorioz, berez eta oso bizkor masifikatu egin zen txabolismoaren fenomenoa hiriburuaren inguruko mendi-magal gehienetan. Autoeraikuntzaren bidez eta legetik at altxatu ziren auzoak, non ekipamenduen gabezia eta bazterketa soziala nagusi ziren.

    60ko hamarkadaren hasieran, arazoa konpontzeko lehen ekimenak jarri zituen abian estatu frankistak, Otxarkoagaren eraikuntza, kasu. Urteen joanean, auzo batzuk desagertu ziren. Alabaina, gaur arte biziraun dutenak ere baditugu, eraldaketa sakonak izan dituzten arren (Masustegi, Buia...).


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus