Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Tamaina kuantikoko efektuak nanoegituren energian

Eduardo Ogando Arregui

  • Orokorrean sistema baten tamaina nanometro mailaraino txikitzen badugu bere ezaugarriak guztiz aldatzen dira esperientzia makroskopikoarekin alderatuta. Nahiz eta naturaren legeak berdinak izan eskala guztietan, sistema makroskopikoetan efektu kuantikoen batez bestekoa nabaritzen dugu, hots, sistema erdibanatuz gero, ezaugarriak berdinak dira ; kuantikoki ez da aldaketa nabarmenik. Nanometro mailako sistemetan, sistemaren tamaina alda tzerakoan egitura kuantikoa ere aldatzen da propietateak erabat aldatuz. Artikulu honetan atomoetan, klusterretan, harietan eta xafletan agertzen diren tamaina kuantikoko efektuak aztertuko dira. Batez ere energiaz arituko gara, ezaugarri oso garrantzitsua baita geometria egonkorrenak aurkitzeko, hots sistemak aukeratuko dituen egiturak finkatzeko.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus