Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Substratu gogorreko bentos itsastarra (eta II): poluzioaren jarraipenerako gunea

Santiago Pagola Carte

  • Itsas poluzioa aztertzerakoan estresa edota perturbazioak bezalako kontzeptuak argitzeko beharra dago, gizakiaren haiekiko lotura ulertu nahi bada. Gizakia arazoen sortzaile modura eta, azken aldian, konpontzaile modura ere jokatzen ari da. Artikuluan, itsas poluzioaren jarraipen-programak testuinguru zabal batean kokatu dira, eta jarraipen motak aurkeztu: kimikoa eta biologikoa, eta biologikoaren baitan, konplexutasun biologikoaren eskalaren araberakoak. Ekologiak aztertzen dituen mailen jarraipena, jarraipen ekologikoa da. Itsas bentosaren kasuan, komunitateen erabilera oso hedatuta dago ikertzaileen artean, batez ere makrofaunari dagokiola. Artikulu osoan zehar habitat nahiz jarraipen-programen mota ezberdinekin lotutako abantailak eta «alde ilunak», batzuetan ikuspuntu historiko batetik, erakutsi dira. Azkenik, baina ideien antolaketarako ardatz nagusitzat, substratu gogorreko komunitate makrobentikoen erabilera aurkeztu da, aurreko artikuluan azaldutako ezaugarriekin erlazio zuzenean.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus