Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Grabitazio-uhinak

Ruth Lazcoz Sáez, J. A. Valiente

  • Artikulu honek grabitazio-uhinen gaia oinarrizko mailan jorratzen du, irakurleek Erlatibitate Orokorrari buruzko aurrez aurretiko noziorik ez dutelako ustetik abiatuz. Einstein-en grabitazioaren teoriari buruzko sarrera aurkeztu ondoren, grabitazio-uhinek hedatzen diren espazio-denboraren perturbazio gisa jokatzen dutela eztabaidatu eta itsas indarretan sortzen dituzten oszilazioak deskribatuko ditugu. Grabitazio-uhinek, elektromagnetikoek ez bezala, ez dute ainezarmenaren printzipioa betetzen, hau da, ez dira linealak. Gainera, haien iturriak ezin dira guztiz simetrikoak izan, hots, ez dago grabitazio-uhin esferikorik. Grabitazio-erradiazioak iturriaren informazio globala eskaintzen duenez, uhinak detektatzeko tresnak eraikitzera bideratutako ahalegin handiak egin dituzte zenbait ikerkuntza-taldek. Lehen detekzioak hurrengo hamarkadan lortuko direla espero da, eta hala balitz, Astronomian lehio berria irekiko litzateke. Guztiaz gain, azterturiko erreferentzien zerrenda emango dugu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus