Azken Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak, hurbilketa sozio-sinbolikoa oinarri, Illunbe moduko espazio bat nola eraldatzen duen azaltzen dut. Gertaera kulturalaren eremu sozializatzailea izango dugu jomuga, espazio-denbora dimentsio eraberrituan eta birsortuan aztertzeko. Estimua eta iragana gogorarazten dira, identitatea eta partaidetza moduko sentimenak sorraraz-teko gai izango den gain-modernitatearen haizeak jota bizi dugun garaian.
Marc-Augé-k darabilen metafora aipatuko dut, "ez-lekuak" zentzu-krisiaren errepresentazio espazialaren adierazle gisa aurkezten dituenean, esateko, azken buruan, ikergai dugun espazio birsortuak, "zentzu-espazioak", "artikulazio" jakineko espazio bilakatzen duela eraldatutako dimentsio berria, Metafora interpretatzeko gune. Hasierako desirak ibiliarazitako ibilbidean barna, azken muturreko eferbeszentzia bitarteko joanean, taldea egonkortuko duen batasun-sentimenaren arrastoei so, partekatutako espazio-denbora baten dimentsio zeremoniala zein errituala izango ditugu aztergai.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados