Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Itsaspeko iturriak: harridurazko gueneak

Luis M. Agirrezabala Mundiñano

  • 1960ko hamarkadatik hona itsaspeko iturri anitz aurkitu dira munduko ozeano guztietan. Iturri hauek, agerian uzten dute lurpeko gas eta likido fluidoen eta ozeanoetako uraren artean trukaketa handia gertatzen dela. Iturrien ezaugarri fisikoak, darizkien fluidoenak (konposizioa eta tenperatura) eta, hein handi batean, bertan bizi diren komunitate biologikoenak ere, prozesu geologikoek eragindakoak dira. Hidrokarburo-iturri hotzen kasuan, kontinente-ertzetako lurpeko arroketan eta sedimentuetan dauden gasak (nagusiki metanoa) eta petrolioa dira bertatik ateratzen direnak. Iturri hidrotermalei darizkien fluidoak epelak edo beroak (<450ºC) dira, eta konposatu kimiko anitzetan aberatsak; fluido hauek lurpeko gorputz magmatikoekin ukipenean egondako urez osatuta daude. Hidrokarburo-iturri hotzetan eta iturri hidrotermaletan izaten diren komunitate biologikoak oso antzekoak dira, inguruko hondokoenak ez bezala: izaki ugariz osatuak eta kimiosintesian oinarri dutenak. Itsaspeko iturriek gizakiarengan ere eragin handia dute, eta batzuek ondorio kaltegarriak dakarzkiotelarik ere, beste batzuk onuragarriak suertatzen zaizkio.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus