Frijituak eguneroko energia-ingestaren zati handia osatzera iritsi dira gaur egungo gizarte garatuetan. Bestalde, osasunerako kaltegarriak diren produktu ugari antzeman dira jatetxeetako olio berrerabilien konposizioan. 4-hidroxi-trans-2-nonenala (4-HNEa) dago produktu horien artean. 4-HNEa da oxidazio-estresaren eraginez zelularen egiturako lipidoen peroxidaziotik eratzen den molekula garrantzitsuena eta frogatua dago molekula hau neurotoxikoa dela;
badirudi gainera harremanetan egon daitekeela Alzheimerra bezalako gaixotasun neurodegeneratiboen garapenarekin.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados