Multifuntzionaltasunean oinarrituriko kudeaketan, basoak, gizarteari ondasun eta zerbitzu ugari eskaintzeko gai diren ekosistema konplexutzat hartzen dira. Ikuspegi berri honetan, produkzio-funtzioarekin batera, funtzio ekologikoak eta aisialdiari loturikoak ere aintzakotzat hartzen dira. Horrek, era berean, erronka handiak ezartzen dizkio baso-politikari, zeren ingurumenari eta aisialdiari loturiko aldagaiak kontuan hartzera behartzen baitu.
Lan honen helburua, ekonomia ekologikoak eta instituzionalismoak eskainitako ikuspegian oinarrituz, Bizkaiko baso-sektorearen egoera analizatzea eta bertako baso-politikan funtzio ekologikoek hartzen duten garrantzia aztertzea izan da. Emaitzei dagokienez, alderdi hauek nabarmendu daitezke: (i) jabetzaren egiturak determinatzen du Bizkaiko baso-eredua; (ii) merkatu-mekanismoek ez dutenez aukerarik eskaintzen multifuntzionaltasuna bultzatzeko, beharrezkoa da Administrazioaren esku-hartzea eta (iii) baso-politikak, edozein esparrutan gauzatzen delarik, produkzio-funtzioa lehenesten jarraitzen du.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados