Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Blogueando en la biblioteca: un caso práctico

César Santana Martín

  • Artikulu honetan blog-aren erabilera praktikoa aztertzen da. Abiaburuak, martxan jartzea, helburuak, parte hartzaileak, ordutegia, antolaketa, baliabideak eta prozedura aspektuak ere era eraginkor batean komentatzen baitira. Proiektua martxan jartzerakoan ea zeintzuk izan daitezkeen hasierako zailtasunak eta laguntza moduko gida txiki bat eskaintzea helburu nagusitzat jotzen dira. Honelako ihardueretan sartzen garenean buru aldaketa txipia egin behar da, hasierako beldurrak eta oztopoak baztertuz, gure "itsasuntzi digitala" portu on batera eraman nahi badugu.

    Baina zeintzuk dira kontutan hartu behar diren ezaugarriak proiektua beste lan gehigarri batean bihur ez dadin? Eta nola lortu hau guztia gure sahiakera eta ahaleginak porrot ez egiteko? Eskola liburutegiko eguneroko jardueran sartu ahal da honelako proiektua baina hezkuntza mailan pixkanaka joan behar iza ten da beti, ematen ditugun pausuak ikertzen, pausu onak hontzat hartuz eta besteak ahaztuz, noski, eta inolako beldurrik gabe. Ikasleak ekin eta ekin proiektuan mur gilduko dira, gure laguntzaile ordaingaitzak izango dira, beraiek liburutegian blogeatzen, benetazko protagonistak direla eta.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus