Euskal emigranteek errotu ziren eskualdeetan mota askotako erakundeak sortu zituzten. Horien artean ezagunenak, dudarik gabe, egun «euskal etxeak» izenarekin ezagutzen diren elkarteak dira, elkarri laguntzeko eta folklorea sustatzeko ekintzak biltzen dituztenak. Baina horiez gain, baziren ere hain ezagunak ez diren beste instituzio batzuk. Hezkuntza, oro-bat, euskal emigranteek sorturiko erakundeen helburuen artean bazegoen. XVIII. mendetik aurrera, hainbat egitasmo burutu ziren Ameriketan, euskal ikastetxeak sortzeko asmoarekin; beraietan, hezkuntza praktikoaz gain, euskal kulturari eta hizkuntzari ere txoko garrantzitsua utzi zitzaien.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados