Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Zahartzaroa eta lekukoen oroimena

Alaitz Aizpurua Sanz, Elvira García Bajos, Malen Migueles Seco

  • Ikerketa honen helburua da gertaera baten oroimenean pertsona gaz-teen eta zaharren arteko ezberdintasunak aztertzea. Horretarako lapurreta baten informazioa (nagusia eta periferikoa) eta edukiak (ekintzak, pertsonak eta detaileak) analizatu dira. Parte-hartzaileek, batez ere, gertaeraren informazio nagusia eta ekintzak gogoratu dituzte. Pertsona helduen errendimendua gazteena baino okerragoa izan da, ekintza nagusietan neurri handiagoan oinarritu dira eta pertsonekin eta xehetasunekin erlazionaturiko informazio gutxiago gogoratu dute. Hala ere, ez dute gazteek baino akats gehiago izan. Beraz, gazteen kontakizunak zaharren kontakizunekin alderatuta osoagoak izan dira, baina ez zehatzagoak.

    GAKO-HITZAK: Oroimen librea · Lekukoak · Zahartzaroa · Gogoratu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus