1989an lehen ikasketak eman zirenetik, euskararen presentziak Nafarroako Unibertsitate Publikoan, gorabehera asko bizi izan ditu Euskararen Plan Estrategikoa 2007-2009 onartu arte. Nafarroan euskararen egoera juridikotik abiatuta gaur egun unibertsitatean indarrean dagoen Euskararen Plan Estrategikoa eta datuak azaltzen dira artikulu honetan. Horren baitan, bereziki, aztertzen dira ikasleen euskararen ezagutza eta beren hizkuntzaren aukeraketa, unibertsitateko euskarazko irakasgaien eskaintza, irakasleen euskaraz irakasteko gaitasuna eta administrazio eta zerbitzuetako langileen hizkuntza gaitasuna. Amaitzeko, unibertsitateko euskararen egoera nola izan daitekeen etorkizun hurbilean aurreratzen da. .
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados