Hizkuntza aztertzeko hainbat bide daude. Gaur egun, hizkuntzalariak gero eta elkarlan gehiago egiten ari dira biologo, genetista, neurologo eta psikologoekin batera, gizakiak eta beste animaliak bereizten dituen hizkuntz gaitasunaren oinarrien bila. Artikulu honetan, neurozientziaren teknikak hizkuntza aztertzeko nola erabil daitezkeen aztertzen da. Zehazki, hizkuntzaren prozesamendua burmuineko aktibitate elektrikoaren bidez nola azter daitekeen erakusten da, euskarazko hitz-hurrenkerak adibide gisa erabiliz.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados