Estatuaren Konstituzioko Lehen Xedapen Gehigarria guztiz arau-emailea da eta zerbait eransten dio Estatuaren Konstituzio osoari: erakunde politiko desberdinen aintzat espena, eta horien zuzenbidezko adierazpidea Eskubide Historikoak dira. Euskadiko Lurralde Historikoak, Euskadi bera eta Nafarroa, dira Konstituzioak aipatzen dituen Eskubide Historikoen titularrak, nahiz eta Lehen Gehigarri horren aplikazioa Katalunia eta Galiziari luzatu ahal zaien. Eskubide Historikoak gaurkotzeak, itun bidez egitekoa denez, subiranokidetasunaren kontzeptua sartzea bideratzen du, hau da, aginpidearen baldintzapena aginpidearen beraren gainean. Horrek Estatu konstituzionalean borondatez integratzea ahalbidetzen du.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados