Ingurumen-ondasun eta zerbitzuen gaineko balorazio ekonomikoa ebaluazio-tresna erabilgarri gisa azal daiteke, bereziki natura-eremu babestuen (NEB) politikak gero eta garrantzi handiagoa eskuratzen duen testuinguruetan. Nahiz eta NEBen gaineko balorazio ekonomikoak tradizio luzea duen, Euskal Herriko NEBen gain egindakoak oraintsukoak dira. Artikulu honek balorazio ekonomiko horiek jasotzen dituzten ikerlanen berrikusketa bibliografikoa egiten du. Egindako azterketak disparekotasun nabarmena azaltzen du emaitzei dagokienez, zeinak neurri handian balorazio-ariketetan definitutako ingurumen-ondasun eta erabilitako metodologien menpe dauden. Horrekin batera, NEBen izendatze eta garapenean arrazoi ekonomikoez gain beste era batzuetako arrazoiak kontuan hartzeko beharra ere azpimarratzen da.
GAKO-HITZAK: Kostu/Onura Analisia · Balorazio ekonomikoko metodoak · Natura-eremu babestuen politika · Euskal Herria.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados