Fenomeno globalean murgildurik, ondorioak, gehienetan sumatzen diren esparrua denbora/espazioarena da. Hurbiltasuna eta berehalakotasuna jada, ez daude halabeharrez lotuta, bi dimentsio sakabanatuta balira bezala erabiltzen ditugu. Honen poiekzioa iritsi da hirietara ere, espazio soziala eta denbora historikoa eraginez eta hauen bidez gure mundu ikuskapenera. Baina sistema horretan integratzea ez da espazio sozial orotan modu berean ematen; erantzunak, botere-harremanak lagun, ezberdintzen dira taldez-taldean.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados