Arthur Schnitzler-ek idatzi zuen �Zorabioak espazioarekin duen harremana, pazientziarik ezak denborarekin duenaren era berekoa da�. Hizkuntza ordezkatze prozesuak itzuli nahi dituztenen presak ikerketan bertan eragiten du, hala datu-bilketan nola datu horien interpretazioetan ere (baldin eta presak gogoeta hori eragozten ez badu). Momentuko zorabioak, alabaina, testuinguru gutxituetako datuen interpretazioari ekiteko, eseri eta lasai aztertzea gomendatzen du.
Balantzeak egiteko artikuluek datuak neurtzen dituzte, artikulu honetan bezala. Nolanahi ere hemen balantzeak egiteko moduen balantzea eskaini nahi izan dugu, horretarako, behatzaileen lana aztertuz, hau da, bigarren mailako azterketa bat. Berez, bigarren mailako azterketa bikoitza izango da, elkar elikatzen duten bi prozesu direlako, datuak nola biltzen diren eta diskurtsoak nola antolatzen diren, batez ere, etorkizunari lotuta daudenak. Irakurriko duzue, bada, katalana hitz egiten den lurralde guztietako egoeraren ikuspegi orokor bat, batez ere, Kataluniari dagokionean, hamarkada baten perspektiba konparatibo baten bitartez. Elkar elikatzen duten aldagaietan gehiago sakondu dugu datu zehatzetan baino. Atxikitze nazionalaren aldagaia ere erantsi diogu, emaitza oso onarekin. Azaldu diren hainbat alborapen zuzentzeko proposamen zehatza egiten du artikuluak bere amaieran: prospektiba ikuspegia eranstea ikerketa soziolinguistikotan.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados