Lan honetan euskaraz bokatiboen erabileraren gaineko lehen azterketa aurkezten dugu. Bokatiboa oso gutxi ikertu den fenomeno linguistikoa da, eta oso idiosinkratikoa nahiz konplexua izan daiteke. Horregatik, lan honen hasieran, alde batetik, bokatiboen erabilera kokatzen dugun gaitasun prosodikoaren gaineko sarrera aurkezten dugu; beste alde batetik, bokatiboen izaera bera eztabaidatzen dugu. Bokatiboak prosodikoki eta sintaktikoki independentetzat jo izan dira eta eskuarki onartzen da independentzia prosodikoa euren independentzia sintaktikoaren ondorioa dela. Lanaren amaieran aurkezten diren emaitzak 12 hiztunen datuen azterketa fonologikoa eta fonetikoa eginda lortu dira.
GAKO-HITZAK: Bokatiboa · Gaitasun prosodikoa · Prosodia.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados