Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Eskolaren zentzua, ijitoen ikuspegitik

Anne-Marie Mamontoff, Nahia Zubeldia (trad.)

  • Frantzian 16 urte arte haurrak eskolatzea legez behartzen denean, zer arrazoi motak bultzatzen ditu ijitoen gurasoak euren haurrak eskolatzera? Kultura antagonikoen topaketa-markoan, termino hori adiera ideologiko eta praktikoetan ulertuz, noski, ingurunetik inposatzen zaigun usadiozkoaren gainetik kultur esanguraz beteak diren errepresentazio batzuk daudela erreparatzera garamatza ikerlan honek. Izan ere, ijitoen hezkuntzak nasaiki garatzen duena balio komunitarioak eta identitate soziala baitira. Banako kriterioak garraiatzen dituen Hezkuntza Erakundearekiko arras arrotz sentituz talkan sartzen dira berarekin. Horrela, bada, gure gizartean balio-estatusa daukan objektu sozialaren gaineko errepresentazio-egitura, ijito-gizartean identitatearen desegituratzailea den objektutzat hautemanik zalantzan jartzen da. Aldi berean, errepresentazio horren dinamikaz itauntzen da, jakinik eskola-praktikak ez dituztela gurasoek sostengatzen ezta sustatzen ere. 2004 eta 2010ean burututako bi ikerketaren emaitzek garbi erakusten digute eskola objektu sozial bezala ez dela barneratua haien gogozko unibertsoan.

    GAKO-HITZAK: Ijitoak · Errepresentazio sozialak · Eskola · Kultura.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus