Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Mugimendu sozialak eta demokrazia Euskal Herrian: intsumisioa eta ekologismoa

Pedro Ibarra Güell, Mario Zubiaga Garate, Iñaki Bizente Barcena Hynojal

  • Euskal Herriko mugimendu sozialek, ekologista eta antimilitarista adibide, demokratizaziorako joera bultzatu dute beren argudio zein ekintzen bitartez. Laurogeita hamarreko hamarkadaren azken urteotan, besteak beste, oraindik amaitzeke dagoen gatazka nazionalaren eraginez, Euskadiko aukera politikorako egiturak hertsirik dirau. Hala izanik ere, mugimendu ekologistaren zenbait eskakizunek instituzioen demokratizazioa bultzatu dute.

    Prozedura mailan ez ezik, gizarte arloan ere balio demokratikoak indartu dituztela dudarik ez dago; malgutasuna eta tolerantzia, bereziki. Azkenik, intsumituen mugimenduak, edukien inguruko eskakizunak plazaratuz, instituzioen jarrera itsuari kontra egin dio, gizartearen gehiengoak onartzen ez duen derrigorrezko soldadutzaren inposaketak dakarren demokraziaren ukatzea salatuz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus