Bibliaren itzulpen oro baldintzatuko duten ezaugarri batzuk aurkeztuz hasten da artikulu hau: jatorrizko hiru hizkuntzak, testuen iturri eta testuinguru desberdinak, izaera literarioa, liburuen aniztasuna eta hizkeraren koherentzia, alderdi komunikatiboa, bizi-dinamikari loturiko literatura izatea, itzulpen tradizio zahar eta ugaria... Elizen Arteko Biblia izenarekin ezagutzen den euskal itzulpenaren berezitasunak aztertzen dira ondoren: jatorrizko testuak erabiltzea, talde-lana izatea, protestanteen eta katolikoen partehartzea, itzulpen ulerterraza egiten saiatzea... Azkenik taldeak bereganatu dituen itzulpen irizpideak eta aurkitu dituen arazo konkretuak aipatzen dira.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados