Nazionalismo etnikoek munduan zehar azken urteotan hartu duten indar berria azaltzen saiatzen da artikulua. Erantzuna bilatzean abiapuntu ondokoa da: nazioak osatzeko aukerak dituzten taldeek muinean komunitate etniko esanguratsua dute eta hauetako populazioak sentimendu eta helburu amankomunak ditu. Europari dagokionean, ez du ikusten honek oinarri etniko segururik duenik ez eta oroipen historiko, mito, sinbolo, balio eta antzeko elementu amankomunezko oinarri garbirik.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados