Telebista-kanaletako albistegietan esan eta ikusten dena gero eta antzekoagoa dela esan ohi da. Horrela ote den jakiteko, informazio-saioen osagarri formalak eta edukiak aztertuz, bide bat proposatzen zaigu artikulu honetan. Bertan, albistegien itxuraketa homogenotutik hasi eta kanal bakoitzaren edukian aurki daitezkeen desberdintasunak aipatzen dira. Eduki-azterketaren teknikatik, kanalen arteko ñabardurak definitu ahal izateko diskurtso informatiboaren testuingurua nola eraikitzen den ikertzea gomendatzen da.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados