Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Komunikabideak eta taldearteko mintzaira soslaia: Picassoren "Guernica" Bilboko Guggenheim-era ekartzearen inguruko polemika

José Francisco Valencia Garate, Lorena Gil de Montes Etxaide, Eneko Sansinenea Mendez, G. Erdozia, B. Usabiaga, N. Ripalda

  • Lan honen helburua komunikabideek taldearteko egoeretan erabiltzen duten mintzairaren abstrakzio-maila soslaitua aztertzea da. Picassoren �Guernica� Bilboko Guggenheim-era ekartzeari buruzko polemika landu zen, zortzi egunkariren artikulu eta editorialak aztertuz. Gaiaz informatzen zuten egunkarien mintzaira, Kategoria Linguistikoen Ereduan oinarrituz aztertu zen. Egunkarien ideologia erabilitako mintzairaren abstrakzio mailan islatuko zela espero zen. Hipotesiak adierazitako moduan, egunkari abertzaleagoek mintzaira abstraktuagoa erabili zuten, erabakiaren alderdi sinbolikoak azpimarratuz, egunkari ez-abertzaleek mintzaira konkretuagoa erabili zuten bitartean, modu honetan eztabaidaren arazo teknikoetan oinarrituz. Emaitzak taldearteko mintzaira-soslaiaren ikerketa lerroaren ikuspuntutik eztabaidatzen dira, eta emaitza hauen inplikazioak polemika sortu zen kontestuan oinarrituz azaltzen dira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus