Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Prozesu psikolinguistikoak eta eskizofrenia

Patricia Insúa Cerretani, Pello Huizi Petrikorena, Jorge Grijalvo López

  • Hizketak eskizofrenian aurkezten dituen beste nahaste batzuk ebaluatzen ari garen ikerketa zabalago baten zati den lan honen helburua zen subjektu eskizofreniadunak kontrol-taldeko subjektu normalekin erkatzea diskurtsoaren makroegitura edo koherentzia globala operazionalizatzeko erabili ziren hainbat adierazle psikolinguistikotan. Hamar subjektu eskizofreniadunen diskurtsoak kontrol-taldeko 11 subjektu normal parekaturen diskurtsoekin erkatu ziren, solaskideari entzundako istorio bat kontatzean zetzan proba baten bidez. Diskurtsoaren koherentzia globala operazional bihurtzeko erabili ziren adierazleetan alde esanguratsuak aurkitu genituen subjektu eskizofreniadunen eta normalen artean. Alde horiek, gainera, irauten zuten proba berriz egin zitzaienean 9 hilabete geroago.

    Giltza hitzak: eskizofrenia, diskurtsoa, neurri psikolinguistikoak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus