Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Jokaera agonistikoen ondorio ezkorrak ekiditeko estrategiak: errekontziliazioa primateetan

Eluska Aizpurua Sanz

  • Gure gizartean agresioa jokaera anormal eta negatibo gisa ikusten den arren, jokaera arrunta eta egokitzailea da berez, animalia guztietan, harrapariengandik babesteko garaian, bai eta baliabide berberak ustiatu behar dituzten animalien artean ere, paper garrantzitsua betetzen duena. Dena dela, jokaera agonistikoak banakoen arteko harremanetan eragin kaltegarriak ere baditu, eta taldetan bizi diren animaliek ondorio ezkor horiek ekiditeko mekanismo bereziak garatu dituztela proposatu izan da. Lan honetan, jokaera agonistikoari buruzko ikuspegi nagusiak aipatu ondoren, gatazkaren ondorio ezkorrei aurre egiteko primateek erabiltzen dituzten mekanismo horien azterketa egiten da ikuspegi etologiko batetik, arreta bereziki errekontziliazioan jarriz. Gainera, jokaera horren gertatzea ikertzeko metodo erabilienak azaltzen dira; errekontziliazioa gertatzeko probabilitatean eragiten duten hainbat aldagai aipatzen dira, eta errekontziliazio-jokaeraren eboluzioari buruz proposatu izan diren hipotesien berrikuspena ere egiten da.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus