Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Belapeireren lexiko garbia

  • Autores: Pello Agirre Sarasola
  • Localización: Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology, ISSN 0582-6152, Vol. 44, Nº. 2, 2010, págs. 279-334
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Belapeirek, Zuberoako bikario jeneralak, euskara erraz eta argian idatzi zuen Catechima laburra (1696), lexikoa zainduz eta beharrezkoak iruditzen ez zitzaizkion maileguak baztertuz. Azterlan honek bi zati ditu. Lehen zatia luzea da eta hartan jaso dira, Zuberoan XVII eta XVIII. mendeetako testuetan ohiko hitzak izanagatik, Belapeirek inoiz erabili ez zituen maileguak. Hiztegi itxurako bilduma bat da; Belapeirek inoiz hautatu ez zituen maileguak biltzeaz gain, autore horrek haien lekuan ezarri zituen euskal hitz zaharrak ematen ditu. Catechimaren bigarren atala Bossuet apezpikuaren frantsesezko katiximaren itzulpena da eta bi testuen alderaketak garbi erakusten du itzultzaileak mailegu asko �gaitzetsi� egin zituela. Esaterako, zuberotarrak nahi ükhen hautatu zuen desirer euskaratzeko; ez zen inoiz desiratu aditzaz baliatu, nahiz eta aditz hori Ipar Euskal Herriko testu gehienetan ageri den, garai hartan. Artikulu honen bigarren zatia laburra da eta hartan adierazten dut Belapeirek nola zubereratu zituen Materreren dotrinatik hartutako paragrafoak. Lapurterazko testuko hainbat mailegu kendu zituen, idazle txukuna eta pitin bat garbizalea zelako.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno