Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea Euskal Autonomia Erkidegoan 2005ean eta Espainiako estatuan 2007an onartu zen. Ikerlan honetan, lege horren aurkezpena aztertzen da egunkarietako iritzi-sailean. Helburu nagusia da legearen agerpena eta tratamendua ezagutzea, horretan egunkarien ideologiak eta hedapen-eremuak duten eragina aztertuz. Emaitzek adierazi dutenez, aldagai horien araberako ezberdintasunak frogatu dira legeari buruz argitaratutako iritzi-artikuluetan, bai kopuruan, bai egindako ebaluazioan, baita aurkezteko erabilitako markoetan ere (Semetko eta Valkenburg, 2000). Azkenik, komunikabideek duten rolaren inplikazio teoriko eta aplikatuak eztabaidatzen dira.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados