Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Garai sadomasokista. Boterea, mina eta egia egungo gizartean

Mitxelko Uranga Álvarez

  • Lan honen helburua Mendebaldeko kulturan gertatzen diren botere-harremanen inguruko analisia egitea da, zeinetan botere-harremanek matrize sadomasokista izendatu dugunari obeditzen dioten. Praktika sexual sadomasokisten eta Mendebaldeko botere-harremanen arteko analogia dugu matrize sadomasokista. Sexualitatearen esparruan bezala, bi matrize sadomasokista bereiziko ditugu, hala ere: modernoa eta hipermodernoa. Sadomasokismo moderno eta dialektikoak gizaki neurotiko (sadiko eta masokistak) eta histerikoak ekoizten zituen bezala, hipermoderno eta ez-dialektikoak gizaki sadomasokistak ekoizten ditu, aldi berean sadiko eta masokistak izan daitezkeenak. Azken horien artean ere aurki daitezke bi gizaki mota ezberdin: neurotiko modernoaren oinordeko den sadomasokista faltsua eta histeriko modernoaren oinordeko den egiazkoa.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus