Aztertutako testuliburuak hiru argitaletxetakoak dira: Anaya-Haritza, Edelvives-Ibaizabal eta Elhuyar. Batez ere, ondoko aldaketak gertatu dira Batxilergoko euskarazko matematika ikasliburugintzan: formatua eta liburuak ekoizteko baliabideak aldatu dira; erabilitako euskaran azkar egin da estandarizaziorako bidea; oso urriak izatetik mintzaira grafiko oparo bihurtzera igaro dira irudiak; oro har, erdarazkoaren kalitate-maila bera erdietsi du euskarazko matematika ikasliburugintzak 20 urtean.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados