Lan honek aztertzen du Goiena Komunikazio Taldearen kasua. Debagoienekoa bilakatu da tokiko hedabideen bigarren belaunaldiaren paradigma: erakunde bat non begi-bistakoak diren 80ko hamarkadako herri-komunikabideen nortasun-ezaugarriak eta, aldi berean, bereganatu egin dituen egungo talde multimedia berrien adierazleak. Baliatuta gaiari buruzko bibliografiaz, dokumentuen azterketaz, elkarrizketa sakonaz eta eztabaida-taldeaz, ikerlanak jorratzen du, batetik, Debagoieneko komunikazio-taldearen sendotze-ibilbidea, eta, bestetik, aztertzen ditu gutxi ikerturiko talde multimedia horren berezitasunak eta lorpenak.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados