Artikulu honetan Mitxelenak (1961) proposaturiko etimologia bat berrartzen da ikuspuntu kritiko batetik. Berreraiketa lanean argudio fonologikoak arduraz erabiltzearen beharraz oharturik eta aitzineuskararen silaba/erro egituraz dugun ezagutza handiagoaz baliaturik etimologia zehatzago bat proposatu nahi da enara/elai bikotearentzat. Oraingo honetan, testuinguru fonologiko ezagun bati garrantzia handiagoa ematen zaio berreraikitako konstruktoen aurka. Honekin batera, aldaeren banaketa dialektologiko orokorra eta hainbat autorek aurkeztutako beste zenbait etimologia proposamen aipatuko dira.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados