Azterlan honetan, HEHan (Hego Euskal Herrian) gaztelaniaz idatzitako prentsaren zabalkundea ikertu da.
Egunero, astero eta hilabetero edo bakanago argitaratzen diren aldizkarien egoera nolakoa den ikusi da. Argitalpen horiek zeintzu diren eta HEHan zenbateko zabalkundea duten aztertu da, herrialdeak batera eta banaka hartuta.
Aipatzekoa da, sendiko 0,53 egunkari, 1,13 astekari eta 0,29 hilabetekari baino gehiago zabaltzen direla HEHan. Eta biztanleen proportzioan, euskal herrialdeetako zabalkundea handiagoa da, gaztelaniak hartzen duen eremu osokoa baino, orokorki hartuta. Bestalde, gaztelaniazko prentsaren ondoan euskarazkoak zabalkunde oso urria duela ikusi da.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados