Uxoa Anduaga Berrotaran, Koldo Díaz Bizkarguenaga
Hamaika Telebistak bere telebista-eskaintza egokitu eta Interneteko potentzialtasuna aprobetxatzeko asmoz, Facebookeko jarraitzaileen iritzi eta kritikak kontuan hartuko dituen proiektu parte-hartzaile bat abiarazi zuen2012ko uztailean. Hura Euskal Herrian lehen aldiz burutzen den telebista-kanal baten eta haren Facebookeko jarraitzaileen arteko ikerketa izanik,oinarri teoriko eskasei eta metodologikoki ikerketa-teknika berritzaileak sortzeko premiari aurre egin behar izan die. Zailtasun horiek tarteko, ikerketak bi helburu ongi betetzea lortu du: bata, ezaugarri soziodemografiakoetan oinarrituz, Facebookeko jarraitzaileen profila nolakoa den ezagutzea eta deskribatzea. Bestea, Facebookeko jarraitzaileek Hamaika Telebistaren inguruan duten iritzia jasotzea, zehazki telebista-katearen aspektu indartsuenak eta ahulguneak zeintzuk diren identifikatuz.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados