Gazteen Giza Jardueraren esperientziak gizarteko arazoetan sartzeko gai den gazteriaren izpirituaren ezaugarri argia dira. Gazteen talde askok egunero, modu emankorrez, borondatez, eta profesionaltasun handiz lan egiten dute giza proiektuetan. Gaztetaldeak dira giza arazoetan sartzeko, esku hartzeko, gizataldearen onurarako beren inguruneko gauzak aldatzeko gogoak dituenak. Gazteen Giza Jarduerarekin zer ikusirik duen kontzeptua oraindik nahiko berri da gure gizartearen testuinguruan. Baina esparru honetan kokatu ahal ditugun esperientziak ez dira berriak. Gaurko gizarteak denon arteko erronka asko ditu eta arazoak konpontzeko guztion eskuharmena beharrezkoa da. Gazteen jokabide aurreragarriak denon artean gizarte hobea eraikitzen lagundu behar du gaur egunean eta etorkizunean.
Udaleko GIL TZARRI nerabeen Plataforma 500 neska eta mutil baino gehiagok osotuta daga eta hauek 80 gaztetalde baino gehiagotan parte hartzen dute, Kultura, Hezkuntza, Euskera, Kirolak, Gazteria eta Kalitatea arloetako Aisia hezitzailearen eta eskuharmenaren taldeak lagunduta.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados