Globalizazioa, produktu eta zerbitzuen ezagutza-intentsitatea, eta Regional Innovation Systems (RIS) elkar indartzen duten hiru kontzeptu dira. Ezagutza kodetua globalki eskuragarri bilakatzen da, isileko ezagutzari funtsezko eginkizuna esleituz lehiakortasun globala lortzeko erregio edo eskualdeetan. Azken horren mugikortasun mugatua da indar nagusia ekonomiaren eskualde-kontzentraziorako, eta kanpo-eginkizuna berriz erabakigarria da bi motako ezagutzarako, nazioartekotzea eta irekitasuna alderdi osagarriak direlarik.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados