Idoia Marcellán Baraze, Ainhoa Gómez Pintado
Ikerketa honetan Euskal Autonomia Erkidegoko eskoletan zer-nolako arte-hezkuntza jorratzen den aztertu da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntzarako testuliburuen irudiei erreparatuz. Ondorio nagusia hau da: ikuspegi zaharkitu bat islatzen dute, jorratzen diren edukiengatik zein haiek lantzeko planteatzen diren jarduerengatik. Etorkizunerako proposamen batzuk aipatzen dira amaieran, kultura bisualaren eta estudio bisualen ikerketek sorturiko markoa oinarritzat hartuz.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados