Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Kategoria-aleen tipikotasunaren efektua berreskuratzeak eragindako ahanztean

Malen Migueles Seco, Elvira García Bajos, Alaitz Aizpurua Sanz

  • Sistema kognitiboak baditu oroimenetik informazioa modu eraginkorrean berreskuratzen laguntzen dioten egokitzapen-mekanismoak, besteak beste, inhibizioa, hau da, zerbait gogoratu nahi dugunean kontzientziara heltzeko lehian dabilen informazioa blokeatzea. Berreskuratzeak eragindako ahanztea inhibizio modu bat da eta, horretan sakontzeko, kategoria semantikoak erabiliz kategoria-aleen tipikotasuna (altua, baxua) eta ikaste-fasean erabilitako aurkezpen formatua (zorizkoa, taldekatua) aztertu ziren. Berreskuratze-praktikaren momentuko lehiakortasunak ale tipikoen inhibizioa sorrarazi zuen; ez, ordea, tipikotasun baxuko aleen ahanztea. Bestalde, inhibizioa zorizko eta taldekatutako aurkezpenetan azaldu zenez, aleen aurkezpenformatua ez da aldagai erabakigarria kategorien gogoratzean berreskuratzeak eragindako ahanztea sorrarazterakoan.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus