Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Datuen birlaginketa adimentsua ikasketa automatikoan

Iñaki Albisua, Aritz Lasarguren, Javier Muguerza Rivero, Jesús María Pérez de la Fuente

  • Ikasketa automatikoa delako adimen artifizialaren arloa, esperientziarekin ikasten duten programak eraikitzen saiatzen da. Esperientzia hori datubaseetan gordetzen diren datuen bidez adierazi ohi da eta ez da beti erraza errealitatearen eredu bat ematen diguten datuak lortzea. Hori dela-eta, zenbait kasutan jasota dagoen informazioaren aurreprozesamendu bat egiten da ikasketa prozesua hasi aurretik. Aurreprozesamendu teknika horien artean erabilienetakoak birlaginketa metodoak dira. Lan honetan birlaginketa teknika ezagun batzuk aztertu eta hobekuntza- proposamen bat egingo dugu. Era berean, metodo horien aplikazioa ikusiko dugu adibide bati jarraiki.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus