Euskal Herriko biztanleriak azken hamarkadetan aldaketa sakonak jasan ditu, 1950 inguruan abiarazitako garapen ekonomikoari loturik daudenak. Lan honetan aldaketa horiek espazioen arabera kuantifikatu nahi izan dira.
Emaitztatik ondorioztatzen denez, alde batetik, biztanleria biltzen den urbanizazio-indize handiko eremuak gehifu egin ziren, hein handi batean 1950ean jadanik existitzen ziren eskualde edo guneetan, Halaber, Autonomi Komunitateko hiru lurraldeetan espazio bereizkuntza propioa hautematen da, honako ezaugarriekin: Bizkaiari dagokionez, biztanleria biltzen duen hiri-gune handi bai dago, saturatua hein handi batean eta izaera hedakorrekoa; Gipuzkoak hirialde txikiak ditu, eta hiri-garapena deszentralizatua, eta Araban kontraste garbia dago hiri-gune urrien eta nekazaritza-habitat mota bien artean (herriska txikiak eta bildua).
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados